Hasteko, hauek dira gure gorputzaren ATALAK: BURUA, ENBORRA eta GORPUTZ-ADARRAK. Enborrak bi zati ditu: TORAXA eta ABDOMENA. Gorputzaren barruan ORGANOAK daude. Horiei esker funtzionatzen du gorputzak.
DIGESTIO-APARATUAK elikagaiak hartu eta eraldatzen ditu,
eta elikagai horietatik MANTENUGAIAK eskuratzen ditu.
HODI baten forma du eta amaieran UZKIA dago.
Bere organoetako batzuk: FARINGEA, LISTU-GURUINAK, PANKREA, GIBELA dira.
Jaki birrinduen eta listuaren nahasteak ELIKADURA-BOLOA izena du.
OXIGENOA airetik lortzen du, eta KARBONO-DIOXIDOA botatzen du.
Arnasketak bi mugiendu ditu: ARNASA HARTZEA eta ARNASA BOTATZEA.
Organorik garrantzitsuenak BIRIKAK dira. Beste batzuk SUDUR-HOBIAK, LARINGEA, FARINGEA, DIAFRAGMA...
Gasen trukaketa ALBEOLO txikietan gertatzen da.
ZIRKULAZIO-APARATUA
BIHOTZAK ODOLA etengabe bultzatzen du gorputz osoan zehar, elikagaiak eta oxigenoa banatuz, eta hondakin-substantziak bilduz.
ODOL-HODIAK dira odola zirkulatzeko bideak. ARTERIEK bihotzetik organoetara doaz, ZAINAK hauetatik bihotzera bueltan, eta KAPILARRAK beste bien arteko hodi finak dira.
IRAITZ APARATUA
GILTZURRINEK odola garbitzen dute, HONDAKIN-SUBSTANTZIA gehienak kenduz, eta GERNUA sortzen dute. AZALETIK ere iraitzi egiten ditugu hondakin-substantziak, IZERDI-GURUINei esker.
GIZAKION UGAL-APARATUA
(Gure gorputzaren beste aparatu garrantzitsua da, baina hurrengo ikasturteetan ikasiko duzu. Hala ere, gurasoei galde ahal diezakezu, edota liburuetan kontsultatu. Hemen dituzu pista batzuk)
- Gizakiok UGAZTUN garen aldetik, UGALKETA BIBIPAROA dugu: gizaki berriaren ENBRIOIA emakumearen ugaltze-aparatuan garatzen da.
- Gizonak ESPERMATOZOIDE izena duten zelula txiki-txikiak dituzte. Emakumezkoek beren aldetik _ izena duten beste zelula batzuk dituzte.
- Espermatozoide bat eta obulu bat emakumearen UMETOKIAN elkartzen direnean, ERNALKETA gertatzen da, gizaki berri baten _ sortzen da. Lehenengo asteetan milimetro batzuk baino ez ditu. Handitzen doan neurrian, FETUA deitzen zaio. Fetuaren garapena EKOGRAFIEN bidez ikus daiteke. ___ hilabeteren buruan, haurra osorik eratuta dagoenean, ERDITZEA gertatzen da.
OSASUNARI BURUZ JAKIN BEHARREKOAK
Hasteko, zer den OSASUNA: Pertsona bat osasuntsu dago bere gorputzak ONDO FUNTZIONATZEN duenean. Horretarako ELIKADURA osasungarria egitea oso lagungarria da. Horretarako, ASKOTARIKOA izan behar du.
Hauek dira ELIKAGAI TALDEAK:
- Zerealak, ogia, pasta, patatak eta azukrea...
- Olioa, gurina...
- Esnea, jogurta eta gazta...
- Haragia, arraina, arrautzak eta lekaleak...
- Barazkiak...
- Fruituak...
OHITURA OSASUNGARRIEK osasuna zaintzen laguntzen digute: HIGIENEA, ATSEDENA, KIROLA, JARRERA EGOKIA eta ELIKADURA OSASUNGARRIA.
HIGIENEAK gaixotasun askotatik babesten gaitu. Esaterako, otorduen ondoren hortzak garbitzeak TXANTXARRATIK defendatzen gaitu.
BIZKARRA ZAINTZEKO JARRERA EGOKIA GARRANTZITSUA DA: Kontuz makurtzean (janzteko, pisuak altxatzeko...), bizkar-zorroa ondo eraman, burko potoloegia ez jarri ohean...
KIROL EGITEA osasungarria da, arrazoi asko direlarik: gure giharrak eta hezurrak indartzen ditu; bizkor etaekintzaile mantentzen gaitu, harremanak eta aisialdi ekintzak errazten ditu...
ELIKAGAIEK dituzte gure gorputzak behar dituen MANTENUGAIAK:
- KARBOHIDRATOAK eta KOIPEEK ENERGIA ematen digute.
- PROTEINAK behar-beharrezkoak dira hazteko: haragia, arraina, esnea, gurina...
- BITAMINAK (fruta eta barazkietan, batez ere) eta MINERALAK funtsezkoak dira osasuntsu egoteko:
- ZUNTZA: Ondo funtzionatzen laguntzen dio digestio-aparatuari.

(Lizarra Ikastolako 5-6 mailatako blogetik hartua)
ARNAS APARATUA

ELIKAGAIEN GURPILA:
dieta orekatua lortzen laguntzen digu.
DIETA OREKATUA:
- KARBOHIDRATO askoko hainbat elikagai (ogia, pasta, patata, zerealak...), fruituak eta barazkiak jan behar ditugu.
- Ez da gozoki eta pastel, haragi gorri eta animalia-jatorriko koipe gehiegi jan behar.
- Ur asko edatea eta kirola egitea komeni da.